Page copy protected against web site content infringement by Copyscape

2009-01-25

Lagun-Artean Elkartea


Lagun-Artean 1983. urtean sortu zen Deustun, hango parrokia baten eraginez garaian sortutako bazterketa sozialari aurre egiteko asmoz. Hasieran eskaintzen zutena eguneko zentro bat zen baina 1988. urtean eta garai horretan drogak gizartean sortzen hasi zen eraginaz bultzaturik toxikomanoekin ere lan egiten hasi ziren. Garai horretatik gaur eguneraino elkarteak hedakuntza handia izan du eta eskaintzen dituen pisuak, komunitateak,… anitzak dira, naiz eta erabiltzaileen portzentairik handiena toxikomanoen multzokoa izan. Horren ondorioz, esan daiteke gaur egun, gehien bat drogadependenteekin egiten dutela lan.

Eskaintzen dituzten zerbitzuetatik aipagarrienak honako hauek dira;
-Eguneko zentrua, behartuei aterpea eskaintzeko.
-Arazo psikiko edo gizarte bazterketa jasaten ari direnei zuzendutako harrera zentrua.
-Alkoholiko eta toxikomanoen bergizarteratze lana.
-Langabetuentzako lantegi okupazionalak, formaziorako.

No hay comentarios: