2009-01-25
Gazteaukera
Interneten nabigatzen oso interesgarria iruditzen zaidan orri batekin egin dut topo, hain zuzen ere "gazteaukera". Hemen eskaintzen duten informazioa oso ugaria da eta era orokor batean 4 puntutan dute sailkatua. Lehenengoan, drogak zer diren galderari erantzuten ahalegintzen dira eta bertan 5 mota nabarmendu dituzte; Kannabisa, Kokaina, Sintesi Drogak, Heroina eta Alkohola. Bigarrenean, kontsumo motei buruz aritzen dira. Hirugarrenean, beste web orrialde batetaz informatzen gaituzte, "kolokon". Euren helburua, droga eta sexuari buruz batez ere, informazio zabala eta zehatza ematea da. Gero, zuk egokien deritzozun erabakia har dezazun. Drogei dagokionean, "merkatuan" aurki daitezkeen substantzia guztien informazioa eskaintzen dute. Bakoitzak ze sentsazio sortzen dituen, ze osagaiz egina dagoen eta ze ondorio izan ditzaken kontatzen dute. Azkenengo puntuan, doan lortu daiteken liburu baten berri ematen digute, "Drogak gehiago jakin gutxiago arriskatu", drogen eta substanzia psikoaktiboen inguruan informazio gehiago lantzeko.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario