Page copy protected against web site content infringement by Copyscape

2009-01-31

Eusko Jaurlaritzak aurkezturiko kanpainia

Gurasoek haurren aurrean ez edatea bultzatzeko kanpaina aurkeztu du Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietarako Sailak. Javier Madrazo sailburuak adierazi du gurasoen jokaerak «eragin handia» duela haurrengan, haien «ispilu» direlako. Gurasoei «eredu» izateko eskatu die, «esaten dutena eginez». Kanpainan, alkohol gehiegi edandakoan sortzen diren egoeren irudiak emango dituzte, «hain arrotz egiten ez zaizkigunak», Madrazoren hitzetan. Eusko Jaurlaritzak Euskadi eta drogak izeneko txostena aurkeztu du, 2008 urteari dagokiona. Ikerketan jasotako datuen arabera, senideren baten ardura duten 35 urtez gorako herritarrek edaten dute egunean alkohol gehien.

Informazioa, Berria egunkaritik lortua dago.

No hay comentarios: