Page copy protected against web site content infringement by Copyscape

2009-01-21

Bizitegi Elkartea


Dirua irabazteko asmorik gabeko elkartea da, 1980. urtean eman zituen lehen pausoak Bilboko Otxarkoaga auzoan eta 1988an era ofizialean sortu zen. Azkenik, 1997an erabilgarritasun publikoa onartu zitzaion. Hiru programa eskaintzen dute gaur egun; Dibertsifikatua, Etxerik Gabekoak eta Droga-Mendetasuna. Azkenengo programa, nire gaiarekin zerikusi zuzena dauka eta uste dut hauen lan esparrua oso interesgarria dela. Beraien esku-hartzea aurrera eramateko 100 metro karratuko lokalaz baliatzen dira han tailerrak, hitzaldiak,... eskaintzeko eta gainera 55 metro karratuko bi etxebizitzen jabe dira proiektuari baliogarritasuna emateko. Informazio gehiago nahi izanez gero, pasa zaitez Bizitegi Elkartetik!

No hay comentarios: