2009-02-02

Slidesharen igotako PPT-a

Slidesharen eskegi dut drogei buruzko powerpoint interesgarri bat!

2009-02-01

Nire semea? ez du edaten baina...

Informazio hau elcorreo egunkaritik hartuta dago. Norbait albiste osoa irakurtzeko gogoekin gelditzen baldin bada sartu dadila jarritako loturan.
"Beber alcohol hasta emborracharse. Cerca de 15.000 adolescentes vascos confiesan que ésa es su diversión de fin de semana: tomar cantidades abusivas de vino y licores, en apenas dos o tres horas, detalla la última encuesta del Gobierno vasco sobre Drogas y Jóvenes en Euskadi. El dato impacta, pero la actividad de los servicios de emergencia dibuja con más crudeza la realidad del consumo de alcohol entre adolescentes. Las ambulancias recogieron de las calles el pasado año a cerca de 600 menores con intoxicaciones severas y comas etílicos, según los datos de los equipos de la DYA, Cruz Roja y las unidades que trabajan para Osakidetza. Un centenar, los casos más graves, acabaron en las Urgencias de los hospitales vascos. El resto fue evacuado a ambulatorios, atendido en los puestos de socorro instalados en los pueblos durante las fiestas o auxiliado en la calle hasta que se comprobó que no había riesgo para su salud."

2009-01-31

Eusko Jaurlaritzak aurkezturiko kanpainia

Gurasoek haurren aurrean ez edatea bultzatzeko kanpaina aurkeztu du Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietarako Sailak. Javier Madrazo sailburuak adierazi du gurasoen jokaerak «eragin handia» duela haurrengan, haien «ispilu» direlako. Gurasoei «eredu» izateko eskatu die, «esaten dutena eginez». Kanpainan, alkohol gehiegi edandakoan sortzen diren egoeren irudiak emango dituzte, «hain arrotz egiten ez zaizkigunak», Madrazoren hitzetan. Eusko Jaurlaritzak Euskadi eta drogak izeneko txostena aurkeztu du, 2008 urteari dagokiona. Ikerketan jasotako datuen arabera, senideren baten ardura duten 35 urtez gorako herritarrek edaten dute egunean alkohol gehien.

Informazioa, Berria egunkaritik lortua dago.

2009-01-25

Gazteaukera

Interneten nabigatzen oso interesgarria iruditzen zaidan orri batekin egin dut topo, hain zuzen ere "gazteaukera". Hemen eskaintzen duten informazioa oso ugaria da eta era orokor batean 4 puntutan dute sailkatua. Lehenengoan, drogak zer diren galderari erantzuten ahalegintzen dira eta bertan 5 mota nabarmendu dituzte; Kannabisa, Kokaina, Sintesi Drogak, Heroina eta Alkohola. Bigarrenean, kontsumo motei buruz aritzen dira. Hirugarrenean, beste web orrialde batetaz informatzen gaituzte, "kolokon". Euren helburua, droga eta sexuari buruz batez ere, informazio zabala eta zehatza ematea da. Gero, zuk egokien deritzozun erabakia har dezazun. Drogei dagokionean, "merkatuan" aurki daitezkeen substantzia guztien informazioa eskaintzen dute. Bakoitzak ze sentsazio sortzen dituen, ze osagaiz egina dagoen eta ze ondorio izan ditzaken kontatzen dute. Azkenengo puntuan, doan lortu daiteken liburu baten berri ematen digute, "Drogak gehiago jakin gutxiago arriskatu", drogen eta substanzia psikoaktiboen inguruan informazio gehiago lantzeko.

Lagun-Artean Elkartea


Lagun-Artean 1983. urtean sortu zen Deustun, hango parrokia baten eraginez garaian sortutako bazterketa sozialari aurre egiteko asmoz. Hasieran eskaintzen zutena eguneko zentro bat zen baina 1988. urtean eta garai horretan drogak gizartean sortzen hasi zen eraginaz bultzaturik toxikomanoekin ere lan egiten hasi ziren. Garai horretatik gaur eguneraino elkarteak hedakuntza handia izan du eta eskaintzen dituen pisuak, komunitateak,… anitzak dira, naiz eta erabiltzaileen portzentairik handiena toxikomanoen multzokoa izan. Horren ondorioz, esan daiteke gaur egun, gehien bat drogadependenteekin egiten dutela lan.

Eskaintzen dituzten zerbitzuetatik aipagarrienak honako hauek dira;
-Eguneko zentrua, behartuei aterpea eskaintzeko.
-Arazo psikiko edo gizarte bazterketa jasaten ari direnei zuzendutako harrera zentrua.
-Alkoholiko eta toxikomanoen bergizarteratze lana.
-Langabetuentzako lantegi okupazionalak, formaziorako.

2009-01-21

Bizitegi Elkartea


Dirua irabazteko asmorik gabeko elkartea da, 1980. urtean eman zituen lehen pausoak Bilboko Otxarkoaga auzoan eta 1988an era ofizialean sortu zen. Azkenik, 1997an erabilgarritasun publikoa onartu zitzaion. Hiru programa eskaintzen dute gaur egun; Dibertsifikatua, Etxerik Gabekoak eta Droga-Mendetasuna. Azkenengo programa, nire gaiarekin zerikusi zuzena dauka eta uste dut hauen lan esparrua oso interesgarria dela. Beraien esku-hartzea aurrera eramateko 100 metro karratuko lokalaz baliatzen dira han tailerrak, hitzaldiak,... eskaintzeko eta gainera 55 metro karratuko bi etxebizitzen jabe dira proiektuari baliogarritasuna emateko. Informazio gehiago nahi izanez gero, pasa zaitez Bizitegi Elkartetik!

Gizarte Hezitzaileak egungo informazioaren gizartean

Hona hemen "Infomazio eta Komunikazio Teknologia"ri buruz egindako mapa kontzeptuala

2009-01-19

Erlazionaturiko 2 bitakora interesgarri

Bloggen munduan nabigatuz, nire gaiarekin zerikusi handia duten bi blog topatu ditut eta zuek jakinaren gainean jartzearren hemen sartuko ditut;

Lehenengo blog honen helburua gu jakinaren gainean jartzea da. Txoko honek gaiari buruzko informazio asko jartzen du gure esku.

Bigarren blog honek drogen kontsumoari buruz hitz egiten du. Kontsumoa, batez ere gazteen eremuan finkatzen du eta honen erabileraren ondorioak zeintzuk izan daitezken azaltzen digu.

2009-01-15

"Drogaren Eraginak", multimedia.

Gaur, 2009ko urtarrilaren 15ean, arazoak izan ditugu multimediarekin klasean aurkezpena egiterako orduan. Ondorioz, ez dugu multimedia osotasunean ikusteko aukerarik izan eta horregaitik multimedia, youtuben igo dut danok ikusgai izan dezazuen. Hemen ere, multimedia ikusteko aukera emango dizuet eta espero dut zuen gustukoa izatea.

2009-01-09

Alkoholaren aurkako iragarkia

Alkohol kontsumoaren aurkako iragarkia, Madrileko udalak prestatua.

Ilegala ez izatearren, tabakoak ere hil egiten du


Badira uste dutenak, drogak orokorrean legalak izango balira, arazo gutxiago sortaraziko luketela. Afirmazio horren erantzuna Tabakoak ematen du; Naiz eta tabakoa droga legala izan, gaur egungo gizartean sortzen diren arazoetariko bat da, eta gehiago nuke, kaltegarrienetarikoa. Tabako enpresek delitu grabeak egiten dituztela argi dago, baina ezin dira epaituak izan kontsumitzaileek erabakitzen dutelak azken batean kontsumitzea edo ez. Gaur egungo gazteek gero eta arinago hasten dira tabakoa kontsumitzen eta horrek dependentzi batera eramaten ditu epe laburrean, tabakoak dituen produktu kimikoen ondorioz. Tabakoaren kontsumoak Europar Batasunean 660.000 pertsona eraman ditu azken urtean, eta datuak goranzkoak dira urteetan zehar. Heriotz guzti hauek saihestuak izan daitezke baina, nork dauka azkenengo erantzuna, enpresek ala zuk.

2008-11-20

Munduko Drogarik Kaltegarrienak

Slideshare web gunean gai honekin zerikusia duen Power-Point interesgarri bat erakutzi nahiko nizueke (Lastima erdaraz izatea...).
Las tres drogas peligrosas
View SlideShare presentation or Upload your own. (tags: drogas)

2008-11-13

Kontsumoari Ez!

1992. urteko urtarrilean "FAD" fundazioak "Ten cerebro. Pasa de da Coca" kaleraturiko kanpainak izugarrizko eragina izan zuen orduko gazterian. Mezu zuzena erabiliz Kokaina kontsumoaren galera lortu nahi zen.

2008-11-10

Kokainaren ondorioak

Kokaina nerbio sistema zentraleko droga estimulatzaile adiktibo bat da. Nahiz eta 1980-1990 urte tartean oso ezaguna egin, ez da droga berri bat, koka hostoak azpalditik izan baitira erabiliak. Droga honen eraginak berealakoak dira:autoestima eta norberaren buruarekiko konfidantza igotzen du, hitz egiteko erreztasuna ematen du eta baita exzitatu ere. Eraginak erlatiboki gutxi irauten du (30-60 minutu)eta amaitzean hartzaileak antsietate handia pairatzen du beste dozi batengatik. Epe luzera kontrolik gabeko erabilerak menpekotasuna, buruko arazoak,... eragin dezake bai eragin fisiko zuzengandik edota psikikoagandik.

Nola fabrikatzen da kokaina?

Kokaina, gaur egun daukagun drogarik kaltegarrienetariko bat dela esan daiteke. Hori gutxi balitz, estatuan kontsumituenetarikoa ere bada. Gure eskuetara heltzen den produktua "Coca" landareen eta hainbat produktu kimikoen arteko batzearen ondorioa da. Lotura honen bitartez ikusgai izango duzue azken produkturaino kokainak igaro behar duen bidea.
Baina, zeintzuk dira bere ondorioak?