Page copy protected against web site content infringement by Copyscape

2008-11-20

Munduko Drogarik Kaltegarrienak

Slideshare web gunean gai honekin zerikusia duen Power-Point interesgarri bat erakutzi nahiko nizueke (Lastima erdaraz izatea...).
Las tres drogas peligrosas
View SlideShare presentation or Upload your own. (tags: drogas)

2008-11-13

Kontsumoari Ez!

1992. urteko urtarrilean "FAD" fundazioak "Ten cerebro. Pasa de da Coca" kaleraturiko kanpainak izugarrizko eragina izan zuen orduko gazterian. Mezu zuzena erabiliz Kokaina kontsumoaren galera lortu nahi zen.

2008-11-10

Kokainaren ondorioak

Kokaina nerbio sistema zentraleko droga estimulatzaile adiktibo bat da. Nahiz eta 1980-1990 urte tartean oso ezaguna egin, ez da droga berri bat, koka hostoak azpalditik izan baitira erabiliak. Droga honen eraginak berealakoak dira:autoestima eta norberaren buruarekiko konfidantza igotzen du, hitz egiteko erreztasuna ematen du eta baita exzitatu ere. Eraginak erlatiboki gutxi irauten du (30-60 minutu)eta amaitzean hartzaileak antsietate handia pairatzen du beste dozi batengatik. Epe luzera kontrolik gabeko erabilerak menpekotasuna, buruko arazoak,... eragin dezake bai eragin fisiko zuzengandik edota psikikoagandik.

Nola fabrikatzen da kokaina?

Kokaina, gaur egun daukagun drogarik kaltegarrienetariko bat dela esan daiteke. Hori gutxi balitz, estatuan kontsumituenetarikoa ere bada. Gure eskuetara heltzen den produktua "Coca" landareen eta hainbat produktu kimikoen arteko batzearen ondorioa da. Lotura honen bitartez ikusgai izango duzue azken produkturaino kokainak igaro behar duen bidea.
Baina, zeintzuk dira bere ondorioak?